Zaintzen inguruko mahaiaren laugarren saioak Lazkaorentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen esperientziak jarri ditu erdigunean
2026-10-01 / ALBISTEAK
Zaintzen inguruko mahaiaren laugarren saioak Lazkaorentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen esperientziak jarri ditu erdigunean

Saioak Sendian, Adinkide, Lugaritzeko Bizitza Osorako Etxebizitzak eta Txirikorda esperientziak ezagutzeko aukera eman zuen; pertsona zaintzaileentzako laguntza, nahi ez den bakardadea, autonomia eta bizikidetza-modu berriak izan zituzten ardatz, eta antzeko proposamenak Lazkaon sustatzeko aukeraren inguruko hausnarketa ere zabaldu zuen.

Gehiago irakurri...

Lurraldebusek garraio publikoa indartuko du Lazkaon Kilometroak dela eta
2026-10-01 / ALBISTEAK
Lurraldebusek garraio publikoa indartuko du Lazkaon Kilometroak dela eta

GO01 eta GO05 zerbitzuek 07:00etatik aurrera ohiko lanegun bateko ordutegia izango dute, eta Lazkao eta Beasaingo zein Ordiziako tren geltokien artean anezka-zerbitzuak izango dira.

Gehiago irakurri...

Kilometroak Lazkaora itzuliko da igande honetan, urriaren 4an, lau gunerekin eta dozenaka jarduera eta kontzerturekin
2026-09-30 / ALBISTEAK
Kilometroak Lazkaora itzuliko da igande honetan, urriaren 4an, lau gunerekin eta dozenaka jarduera eta kontzerturekin

Hitzorduak ikastolek euskararen, hezkuntzaren eta herri-bizitzaren alde egindako ibilbidea balioan jarriko du. Lazkaoko lau gunetan garatuko da, eta 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu; musikak, euskal kulturak eta herritarren parte-hartzeak protagonismoa izango dute, Gozategi, Eider Saez, Go!azen, Nafarroa 1512, Zutik Elektrotxaranga eta beste hainbat artistaren emanaldiekin batera, baita herri kulturako proposamenekin, haurrentzako jarduerekin eta elkarguneekin ere.

Gehiago irakurri...

Kilometroak aldaketak ekarriko ditu Lazkaoko trafikoan eta aparkalekuetan bihartik, urriaren 1etik, aurrera
2026-09-30 / ALBISTEAK
Kilometroak aldaketak ekarriko ditu Lazkaoko trafikoan eta aparkalekuetan bihartik, urriaren 1etik, aurrera

Bihar, urriaren 1ean, hasiko dira Kilometroak 2026 dela eta aurreikusitako aldaketak, Iturgaitzagako aparkalekua hustu beharko baita. Urriaren 2an, neurriak udalerriko beste hainbat gunetara zabalduko dira, hala nola Euskadi plazara, Iturrialde 12-14ra, Hirigoienera, Zubizkitzara eta Mikelet kaleko 1-12 zenbakietara. Urriaren 4an, Kilometroak ospatuko den egunean, Elosegi eta Hirigoien kaleak itxiko dira eta Lurraldebusen ohiko ibilbideak aldatuko dira. 

Gehiago irakurri...

gehiago