ANDONI SALAMERO

Elkarrizketa honetan Andonirekin baserriaren munduaz eta gure kulturan eta tradizioetan duen garrantziaz hitz egin dugu. Bihar “Baserria Minez” emanaldiaren inguruko xehetasunak kontatuko dizkigu, hilaren 3an Igartubeiti baserrian egingo dutena.  

LAURA MOJELOS

Gaurkoan Laura Monjelosekin hitz egingo dugu Urola Garaian irailetik abendura bitartean antolatu diren jarduerei buruz. Eskualdeko ekimen, ekitaldi eta proposamenen berri emango digu, eta datozen hilabeteetan herritarrek izango dituzten aukerak azalduko ditu.  

AITOR URDANGARIN

    Aitor Urdangarin beasaindarra da. Duela urte batzuk, nekazaritzatik bizitzea erabaki zuen, eta ordutik sektore horretan ari da lanean. Nekazaritzaren mundua oso zabala da, eta asko dugu ikasteko eta ezagutzeko, baita horren inguruko kontzientziak pizteko ere. Horregatik, hilabetero Aitor  izango dugu, nekazaritzaren mundua gertutik ezagutzeko eta bertako errealitate, erronka eta aukeretara hurbiltzeko. Gaurkoan, gainera, […]

50. KILOMETROAK / XEBER MAIZAREKIN

Lazkaoko Kilometroen koordinatzailea, Xeber Maiza izan dugu gurean. Gaurko saioan, Kilometroen 50. edizioaz hitz egin dugu, aurtengo edizioa Lazkaon ospatuko baita. Prestaketak, erronkak eta aurtengo edizioaren ingurukoak ezagutzeko aukera izan dugu.

EKIMENA PSIKOPEDAGOGIA / IDOIA APAOLAZA

Ikaztegietako Ekimena Psikopedagokia zentrutik Idoia Apaolaza izaten da gurean. Saio bakoitzean gai bat lantzen dugu eta gaurko gaia hau izan da: “Ikasteko teknikak aztertzen”

MARISA BARRENA

Marisa Barrena wikilariarekin egoteko aukera izan dugu gaur ere. Saio honetan emakume hauek aurkeztu dizkigu: Arantza Ibarra Basañez, Amale Arzelus Arrieta, Amalia Galarraga Azkarruntz, Melania Moscoso Pérez et Pilar Rodríguez

LEIRE ARTOLA – BEASAINGO ALKATEA

  Leire Artola, Beasaingo Alkatearen bisita jaso dugu Goizerokoa saioan. Gaurkoan, proiektu, ekimen eta obra ezberdinen berri eman digu

“PATRICIO ECHEVERRÍA , MEZENAS” – ERAKUSKETA

  LENBUR fundazioak “Patricio Echeverría, mezenas” erakusketa antolatu du Chillida Lantokian Legazpin. Erakusketaren aurkezpena egiteko LENBUR Fundazioko Olatz Conde gonbidatu dugu

SENDABELARRAK SAIOA 2026-2027 – AINITZE SALA

Hileko azken ostegunetan Ainitze Salaren, Sendabelarrak saioa entzungai izango duzue 1. saioa: Azeri-buztana

IZARRA URDALLETA – SEGURAKO ALKATEA

  Segurako Alkatea den Izarra Urdalletak, iraileko saio honetan kurtso hasierako kontuak aipatu dizkigu. Herriko obren azken albisteak, ordenatzak, etab,…

Datu Pribatutasun Politika | Cookie politika